Albisteak

Gaztelekuaren Aste Santuko egitaraua

Aste Santutako oporrak gainean ditugu eta gaztelekuan hainbat ekintza antolatu dituzte egun horietarako. Ekintzetan parte hartu nahi izanez gero, izena eman beharko da martxoaren 24a baino lehen gaztelekuan.

Hemen egitaraua:

Apirilak 3, asteartea: Argazki rallya (3.ziklokoentzat)

Apirilak 4, asteazkena: Pintxo lehiaketa eta afari-merienda (DBH)

Apirilak 6, ostirala: Scape-room (3. zikloa eta DBH)

 

Informazio gehiago: 688 684 029 telefonoan edo gazteria@zestoa.eus helbidean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide