Albisteak

Gipuzkoako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen topaketen aurkezpena izango da Gaztetxean

Gipuzkoako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen topaketen aurkezpena izango da ostiralean, hilak 23, arratsaldeko 18:00etan Gaztetxean.

Beasaingo Gaztetxean burutuko dira topaketak martxoaren 16, 17 eta 18an. Zestoako Gazte asanblada buru-belarri ibili da topaketa hauek antolatzen Gipuzkoako beste hainbat Gaztetxerekin batera. “Azken urteetan Gazte Asanblada zein Gaztetxeek euren esentzian duten karga positiboa elikatzen gabiltza, aurreko urtean Iruñean eta duela bi urte Oñatin egin ziren Euskal Herriko topaketak horren seinale direlarik. Bada gogoa osotasun kapitalistari organismo berri bat kontrajartzeko, eta Gaztetxeak horretarako aukera bikaina eskaintzen digutela uste dugu” adierazi dute topaketen antolatzaileek.

Beasaineko Gaztetxean egingo diren topaketetarako egitarau osatu dute. Ostiraletik hasi eta igandera bitartean, Euskal Herriko eta atzerriko hainbat proiekturen solasaldiak, ahalmen propioen inguruko tailerrak, Gaztetxe zein Gazte Asanbladetako antolakuntza ereduen inguruko eztabaidak eta kontzertuak izango dira beste hainbat ekimenen artean.

 

 

 

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.