Albisteak

Gipuzkoako Pilota Federaziok antolatutako emakumeen aisialdiko paleta ikastaroetan izen ematea zabalik dago

Emakumea Pilotari egitasmoaren baitan, 18 urtetik gorako emakumeentzat aisialdiko paleta ikastaroak jarri ditu martxan Gipuzkoako Pilota Federazioak. Hainbat herritan dago martxan egitasmoa eta talde gehienak hasita badaude ere, guztietan dago izena emateko aukera oraindik. Urola Kostan Azkoitin eta Azpeitin dago ikastaroan parte hartzeko aukera.

Urte osoko kuota ordaintzen dute parte-hartzaileek, eta kuota horren barruan sartzen da asegurua. Saioek ekaina erdialdera arte iraungo dute. Eta ikasturte amaieran Emakumea Pilotari Eguna ospatuko dute Gipuzkoako ikastaro guztietan aritutako emakumeek, elkar ezagutuz, kirola eta festa giroa uztartzen dituen hitzorduan.

Ikastaro horietan izena eman nahi duenak edo informazio gehiago nahi duenak Gipuzkoako Federaziora deitu (943 47 14 63) edo idatzi dezake (etxebe.pilota@kirolak.net).




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide