Albisteak
Giro polita izan da aurtengo Arroa Biran
— 2016-10-10Adin guztietako 80 pertsona inguruk hartu zuten parte atzo, igandea, Arroa Biran. Goizeko 9:00etan elkartu ziren parte hartzaileak Arroabeko auzo elkarteak antolaturiko txangoan parte hartzeko asmoz. Bi ibilbide desberdin egiteko aukera zuten, bata luzea (12 kilometrokoa) eta bestea laburra (5 kilometro pasatxokoa).
Antolatzaileen hitzetan, “arrakastatsua” izan da aurtengo Arroa Bira. Ibilaldia bukatuta, Ederki Elkartean hamaiketakoa egin zuten parte hartzaileek, giro ederrean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide