Albisteak

Gorka Unanue: “Jendeak TAO sistema errespetatzen du eta gure balorazioa positiboa da”

Bi urte bete dira Zestoako Udalak TAO sistema ezarri zuenetik herrian. Gorka Unanue EAJko zinegotziak bi urte hauen balorazio positiboa egin du. “Orokorrean, jendeak errespetatzen duen sistema da eta gure balorazioa positiboa da” azaldu du Unanuek. Merktariak ere gustura agertu direla adierazi du zinegotziak.

Astelehenetik ostiralera 9:30-13:30 eta 16:30-20:00 bitartean egoten da martxan TAO sistema. Larunbatetan berriz 9:00-13:00 bitartean. Igandeetan ez da TAOrik izaten. Behin TAO papera jarrita 90 minutuz autoa aparkatuta izatea doanekoa da.

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.