Albisteak

Gorka Unanue: “Urte amaierarako frontoia erabilgarri izatea aurreikusten dugu”

Pasa den iraila amaieran, Zestoako Pilota Elkarteak kiroldegiarekin gertatzen ari zena salatzeko agerraldia egin zuen. Honen harira, kiroldegian izan gara gorka Unanue hirigintzako zinegotziarekin.

Unanuek azaldu du dagoeneko frontoia margotuta dagoela eta orain, apurtuta dauden kristalak ordezkatzea, garbiketa egitea eta argiteria jartzea falta dela. “Dena ondo joanez gero, abendu hasierarako iritsiko dira argiak eta urte amaierarako frontoia erabilgarri izatea aurreikusten dugu” adierazi du zinegotziak.

Guztiz eraberrituko den zatiari dagokionez, hilabete honen bukaeran eraikinaren fatxada estaliko duten panelak jartzen hasiko direla esan du zinegotziak. “Lanak aurrera doaz barruko paretak pladurrarekin estaltzen hasi dira” azaldu du. Unanuek ez digu lanak noiz bukatuko diren aurreratu nahi izan.

Ikusi kiroldegian hartutako argazkiak:

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide