Albisteak

Grises eta Ankhar taldeek diska berriak kaleratu dituzte

Bi musika talde zestoarrek diska berria kaleratu dute ostiral honetan, martxoaren 11ean. Grisesek “ERLO” izena jarri dio bere estudioko laugarren diskari; “DESHUMANIZAZIOA” du izena Ankharren estudioko bigarren lanak.

Grises taldeak 2011an argitaratu zuen bere lehen diska (El  Hombre Bligrafo), eta ordutik gora eta gora  ari dira egiten, ez diote hazteari utzi. Estatu mailan famatuak egin dira beraien pop elektronikoarekin eta sare sozialetan milaka jarraitzaile dituzte gaur egun. “Erlo” diska Eñaut Gaztañaga taldekidearen Gaztain Estudioan grabatu dute, eta diskaren masterizazioa John Davidekin (U2, New Order, Foals, Blur, Lana del Rey, …) egin dute. Ostiralean bertan aurkeztu zuten diska Donostiako Fnac-en.

ankharAnkhar-ek “Deshumanizazioa” jarri dio izena bere bigarren diskari. Thrash Metal estiloko doinu indartsu eta biziak jartzen ditu eszenatoki gainean laukoteak. Larunbatean Durangoko Euskal Assault festibalean izango dute lehen kontzertua. Diska Blood Fire Deathen eskutik atera dute, eta Zestoako Gaztain Estudioan grabatua izan da. Aurretik Human izenarekin kaleratu zuten lehen diska, baina duela hilabete batzuk taldeari izen berria jarri zioten, eta Ankhar izenarekin atera dute “Deshumanizazioa” diska.

Danbolinkideok zorterik onena opa diegu bi taldeei.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide