Albisteak

Grises taldeak abesti berria eta 2018ko bira iragarri ditu

Zestoako “Grises” musika taldeak “Mi mejor fracaso” abestia argitaratu berri du. 2018an “De peces y arboles” diskoa argitaratuko dute eta argitaratu duten abestia disko berriaren lehen aurrerapena da.

Abesti berria Radio 3 irratiko 180 grados saioan estrenatu zen ostegunean, eta ostiral honetan sare sozialen bidez zabaldu dute plataforma ezberdinetan.

Hemen azpian entzun dezakezue “Mi mejor fracaso” abestia:

Abesti berriaz gain, 2018an “De peces y arboles” diskoa aurkezteko hainbat kontzertu iragarri dituzte:

  • Martxoak 1, osteguna – Madrid – Sala El Sol‬
  • Martxoak 3, Larunbata – Ebrofest – Miranda de Ebro (Burgos)
  • Martxoak 16, ostirala – Donosti – Dabadaba‬
  • Martxoak 24, larunbata – Bilbao – Sala Stage Live
  • Apirilak 13, ostirala – León – El Gran Café
  • Apirilak 14, larunbata – Oviedo – La Salvaje
  • Apirilak 27, ostirala – A Coruña – Sala Mardi Grass
  • Apirilak 28, larunbata – Vigo (Pontevedra) – La fábrica de chocolate
  • Maiatzak 11, ostirala – Huesca – El Veintiuno
  • Maiatzak 12, larunbata – Zaragoza – Sala López
  • Maiatzak 25, larunbata – Barcelona – Sala Sidecar
  • Maiatzak 26, larunbata – Alicante – Sala Stereo

Grises taldeari buruz informazio guztia heuren webgunean duzue.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide