Albisteak

Guraso-txokoa gaurtik aurrera erabilgarri

0 eta 3 urte bitarteko haurrek eta euren gurasoek Idiazpi auzunean egokitu duten Guraso-txokoa erabiltzeko aukera izango dute gaurtik aurrera. Udalak bi giltza jarriko ditu gurasoen eskura. Bata, Udaletxean egongo da 9:00etatik 13:00era bitartean eta bestea, liburutegian 17:00etatik 20:00etara erabiltzeko.

Haur bakoitzak heldu batekin joan beharko du, eta han, helduaren ardurapean egongo da. Informazio gehiagorako deitu  688 684 029 zenbakira.