Albisteak

Gure Esku Dagok bideoa egin du kriseilua pizteko argibideekin

Zestoako Gure Esku Dagok antolatutako “ametsen kriseilua” ekimena ostiralean, martxoaren 11, izango da. Arratsaldeko 20.00etan jaurtiko dira kriseiluak airera, Jubilatuen taberna aurreko plazatxotik. Kriseiluak eskuratzeko txartelak herriko taberna guztietan daude salgai, 2,5 euroren truke.

Baina… nola piztu eta jaurti kriseilua? Zestoako Gure Esku Dago ekimeneko kideek egindako bideo honetan dituzu argibide guztiak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide