Albisteak

“Gurea, kultura” egitasmoaren antolatzaileek ekimenaren arrakasta azpimarratu dute

Pasa den irailaren 8an, zezenketa garaian alternatiba bat eskaintzeko helburuarekin egin zen “Gure, kultura” ekimena. Antolatzaileek ondorengo idatzia bidali digute Danbolinera:
Gurea, kultura ekimenak herriko jaietan, irailaren 8an, egin zen ekimenaren arrakasta azpimarratu nahi du. Jendetza bildu zen kontzertuetan, eta horrek argi eta garbi erakusten du herriko jaietan zezenketa garaian ekimen alternatiboen beharra dagoela. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertan lagundu ziguten guztiei; bono-laguntza bidez ekimena ekonomikoki sostengatu zutenei bereziki.
Baita ere, festa hau antolatzeko ezinbesteko izan diren Trini Fox, Rodeo, Dj HGS eta Bad Soun System taldeei eta Argizulo eta Gaztetxeari ere. Irailaren 8ko arratsaldean festa eta ilusioa nabaria zen jendearen aurpegietan, eta garrantzitsuena, euriari aurre egin zitzaioneko momentua izan zen: lehen kontzertua amaitzean euri zaparrada hasi eta jendetza elkartu zen musika aparatu guztiak salbatu eta aterpean eszenatoki bat muntatzeko prest. Trini Fox eta Rodeo taldeen kontzertu bikainen ondoren jende asko elkartu zen musika ekipo guztia Argizulotik Gaztetxera eraman eta montatzeko ere. Horrela bai!
Ekimenak izan zuen arrakastaren ondorioz, arrazoi gehiago ditugu Gurea, Kultura ekimenarekin aurrera jarraitzeko. Odolik gabeko festen alde jarraituko dugu, festa eta kultura aldarrikatuz. Ziur gaude gero eta herritar gehiago batuko garela bide horretan.
MILA ESKER ETA HURRENGO URTERA ARTE!!!



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide