Albisteak

“Guzman Aldazabal” upategiko ardoen aurkezpena Laiak dendan

Arabar Errioxako Navaridas herriko Guzman Aldazabal upategiko 2017ko uztako ardo txuri eta gaztearen aurkezpena izango da bihar, larunbata, eguerdiko 12:00ak inguruan, Laiak dendan. Upategiko nagusiak aurtengo uztaren nondik norakoak azalduko ditu. Ardoaz gain Errioxako txorizoaz gozatzeko aukera ere izango da 3€ren truke.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hurbildu dendara edo deitu 943 14 81 34 telefonora.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide