Albisteak

Hainbat lagun elkartu dira Ekainberriren 10. urteurrenaren baitan Bainuetxean burutu den kongresuan

Ekainberriren 10. urteurrenaren harira gaur Bainuetxean “Labarretako artearen errepliken erronkak eta etorkizuna museo ekipamendu gisa” izeneko kongresua burutu da. EHUren udako Ikastaroen baitan, Gordailuak eta Ekainberrik antolatua izan da.

Bertan, hainbat lagun elkartu dira eta Altamira, Chauvet, Lascaux eta Ekainberri haitzuloen lau errepliken ordezkariek euren esperientziak aurkeztu dituzte. Lau erreplikak Europan dauden arte labarra duten haitzuloen erreplikak direla dute amankomunean. Ordezkariek errepliken sorrerarako izan duten esperientzia aurkeztu dute, kudeaketa modua eta museo ekipamendu gisa garatzeko era elkarbanatuz, mota horretako ekipamenduen etorkizuneko garapenerako metodologiak eta esperientziak trukatzeko helburuarekin.

Uda ondoren 10. urteurrena ospatzen jarraituko du Ekainberrik. Irailaren 11n, Ekainberriren 10. urtemuga ospatuko dute, eta azaroaren 16an Gizateriaren Ondarearen Nazioarteko Eguna.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide