Albisteak

HARTU EZAZU PARTE DANBOLIN KOMUNITATEAN

Kaixo lagun!

Komunitatea sortzera goaz Danbolinen, herritarrek eta herriko eragileek bere gogoetak, iritziak… guztiokin elkarbanatzeko gunea. Herritar guztioi zabaldu nahi dizuegu Danbolinen parte-hartzaile aktibo izateko aukera. Herriko elkarteak, taldeak eta norbanakoak danbolin komunitateko parte izatera gonbidatzen ditugu.

Komunitateko kide edo talde bakoitzak bere bloga kudeatuko luke, dagoeneko hainbat talde eta norbanakok eman dute izena. Komunitatean parte hartuz, zu ere proiektu honen parte izatean nahi dugu, eta horretarako aukera polita izan daiteke komunitatean zure txoko bat irekitzea. Denok daukagu zerbait kontatzeko, gogoa gairen bati buruz idazteko edo ateratako argazkiren bat iruzkindu eta zabaltzeko; eta komunitateak norberak bere gunea nahi duen moduan eta maiztasunarekin kudeatzeko aukera ematen du.

Aniztasuna emango dio danbolin.eus webguneari, ahalik eta herritar gehienen ahotsen bozgorailua izan nahi dugu, eta gogoetak herritarrei nola iritsarazi ez dakienarentzat aukera ederra izan daiteke.

Geroz eta komunitate zabalagoa izan, orduan eta komunitate aberatsagoa izango dugu. Partaide izateko, esteka honetan dagoen inprimakia bete eta laster izango duzu prest zure txokoa danbolinen komunitatean.

Edozein zalantza argitzeko idatzi info@danbolin.eus helbidera.

Animatu eta parte hartu!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide