Albisteak

Hasi da martxa hartzen Kultur Mahaia

Hogeita bost bat lagun inguru elkartu ziren atzo, asteazkenez, Jubilatuen tabernan. Momentuz, Kultur Mahaiari forma ematen ari dira; nola antolatu, helburu garrantzitsuenak finkatu, lan hildoak definitu… Taldekideen esanetan, “jendea gogotsu, ilusioz eta lanerako gogoz dago. Berriro ere inpresioa izan da, talde bakoitza bere erara dabilela dirudien arren, herriko gainontzeko taldeekin beste munduko harremanik gabe, azkenean, oinarri-oinarrizko gauzetan bat egiten dutela taldeek, berdintsu pentsatzen dutela, arazo eta helburu berdintsuak dituztela…” Hemendik hilabetera berriro elkartzeko hitzordua egin zuten. Herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte parte hartzera, edonorentzat daudela ateak zabalik azpimarratu nahi izan dute Kultur Mahaiko kideek.