Albisteak

Hasi da Pazko festa Aizarnan

Giro ederrarekin ospatuko dute gaur Pazko festa Aizarnan. Goizean goizetik hasi dira txahala erretzen plazan. Aranburuko zelaiak ere txorimaloz bete dira.

Hemen gaurko egitaraua:

11:00 – Artisau erakustazoka

12:00 – Txorimaloak Aizarnan

14:30 – Txahal errea

16:00 – Ume jolasak

19:00 – Kantu poteoa

Oharra: Goizean zehar indusketen erakusketa egongo da Kultur Etxean

Joan den urteko Pazko festako argazkiak hemen ikusgai.