Albisteak

Haurren sexualitatea eta autoestimua hitzaldi-tailerra bihar, ikastetxean

Haurren sexualitatea eta autoestimua hitzaldi-tailerra izango da bihar, martxoak 21, eskolako jangelan, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara. Nerea Sancho sexologian adituak gidatuko du saioa.

Hilaren 14an ospatu zen hitzaldi-tailerraren azken saioa eta bertan ondorengo galdera erantzuten saiatu zen Sancho: “Gure seme-alabek sexualitate osasuntsu, arduratsu eta librea gara dezaten, finean, beraien autoestimua sendoa izan dadin, nola lagun ditzakegu?”. Oraingoan, orduan landutakoaren jarraipena egingo du sexologak. Haurren eguneroko sexu adierazpenak izango ditu abiapuntu Sanchok eta haurren sexu-garapenak gurasoei sortzen dizkieten galderak erantzuten saiatuko da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide