Albisteak

Haurren sexualitatea eta autoestimuaren inguruko hitzaldia

Haurren sexualitatea eta autoestimua hitzaldi-tailerra izango da bihar, martxoak 14, Gaztelekuan arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara. Nere Sancho sexologian adituak gidatuko du saioa eta ondorengo galdera erantzuten saiatuko da: “Gure seme-alabek sexualitate osasuntsu, arduratsu eta librea gara dezaten, finean, beraien autoestimua sendoa izan dadin, nola lagun ditzakegu?”. Haurren eguneroko sexu adierazpenak izango ditu abiapuntu Sanchok eta haurren sexu-garapenak gurasoei sortzen dizkieten galderak erantzuten saiatuko da sexologoa.

Hurrengo saioa datorren hilaren 21ean, asteazkena, izango da eskolako jangelan. Bi saioetan zaintza zerbitzua eskainiko da.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide