Albisteak

Haurrentzako BTT tailerra Agiro Mendi Klubak antolatuta

Pasa den larunbatean eguraldi txarra zela eta bertan behera gelditu zen Agiro Mendi Klubak antolatutako BTT tailerra. Datorren larunbatean, hila 19, egingo dute irteera azkenean. Arratsaldeko 16:30ean elkartuko dira Plazan. Bi orduko saioa izango da eta 2006, 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoek hartu ahal izango dute parte. Agiroko kideek adierazi dute kaskoa eramatea beharrezkoa izango dela.

Informazio gehiagorako deitu 665 756 952 telefonora.