Albisteak

HAUTSAK KENTZEN: Danbolinen lehen alea, 2000. urteko urria

Danbolinen 200. alea argitaratuko dugu abenduan. Hau aitzakiatzat hartuta, orain arte argitaratutako 192 aleak Udaletxe azpian izan genituen ikusgai ostegunean. Danbolineko bilduma osatzen dutenentzat aukera bikaina izan zen. Giro polita sortu zen pintxo-potearen aitzakiarekin eta izandako arrakasta ikusita, maiatzean Astinduk antolatuko duen herri azokan ale zaharrak berriz ere kalera aterako ditugu.

Hemen duzue Danbolineko lehen alea irakurgai, 2000. urteko urrikoa.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide