Albisteak

HAZILAN, langabezia egoeran dauden 20 urtetik 35 urtera bitarteko Zestoako gazte kualifikatuei zuzendutako laneratze programa

2016-2021 epealdian gazteei zuzendutako  5.000 enplegu sortzeko helburua du Euskadi mailako Hazilan proiektuak eta Iraurgi Berritzen Garapen Agentziarekin Zestoako Udalak lortu duen lankidetzari esker, programa horretan parte hartzeko aukera izango dute langabezia-egoeran dauden 20 urtetik 35 urtera bitarteko Zestoako gazte kualifikatuek (unibertsitateko edo LHko goi-mailako zikloko titulazioa dutenek). Kolektibo horrek, prestakuntza-maila handia badu ere, zailtasun handiak ditu lan-merkatuan sartzeko, bere lanbide profilari lotutako esperientziarik ez duelako batetik, eta enpresek eskatutako zeharkako konpetentzia eta gaitasunen jabe ez delako bestetik.

HAZILAN programak metodologia berritzailea du, ibilbide pertsonalizatu batean oinarritua, eta parte-hartzaileen ezaugarri pertsonaletara eta enpresek eskatutako proiektu profesionaletara egokitua. Lehen fase batean, pertsonen aktibazioa bilatzen da, helburua pertsonak prestakuntza pertsonalizatu baten bitartez eta coach baten laguntzaren bitartez aktibatzea da; horretarako, alderdi psikologikoak eta emozionalak ez ezik, lanbide-garapena lortzeko behar diren konpetentziak ere landuko dira. Jarraian proiektuaren arabera, ikasketa espezializatuak egiten dira, praktikak gauzatzen dira, edo enpresa-proiektuetan parte hartzeko aukera eskaintzen da.

Interesatua dagoenak izena ahalik eta eperik laburrenean eman behar du www.hazilan.eus/inscriptions/inscription webgunean. Behin hori eginda, Iraurgi Berritzen kontaktuan ipiniko da izena eman dutenekin eta programa honetan parte hartzeko argibideak emango dira. Proiektu honi buruzko informazio gehiago,  www.hazilan.eus webgunean edo 943851100 telefono zenbakian eskura daiteke.

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.