Albisteak

‘Haztamuka (Dol i sol)’ Luisa Etxeberria Azkuneren poema liburuaren aurkezpen-errezitaldia

Abenduak 28, osteguna, 19:00etan
Zestoako udal areto nagusian

Artea, musika eta idazteak bat egingo dute. Ilustrazioen mugimenduak, txistuaren musika lasaiak eta kantuaren berotasunak lagunduko die Haztamuka liburuko poemen sentimenduei. Aurkezpenean, egileak liburuaren ibilbidea azalduko du eta aukeratutako hainbat poema errezitatuko ditu.

Parte hartuko dute:

Luisa Etxeberria, poeta
Jon Elordi, katalanezko poema bildumako euskara-itzultzailea.
Maragda Cuscuela, artista plastikoa
Garikoitz Mendizabal, txistularia
Nerea eta Arrate, gitarra eta ahotsarekin
Gorka Errezil, perkusioa

Antolatzailea: Portale Kultur Elkartea

Laguntzailea: Zestoako Udala