Albisteak

Heldeuntzako bertso tailerra Erniarraitzen eskutik

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatuta henduentzako bertso tailerra izango da urtarrila eta apirila bitartean. Tailer hau helduentzat antolatzen den lehen aldia da eta edozein bertsozalek parte hartu dezake. Urtarrilaren 16tik aurrera asteartero iluntzeko 19:00tatik 20:00ra bilduko dira.
Izen emateko erniarraitz@gmail.com helbidera idatzi edo Erniarraizko kideren batekin harremanetan jarri. Epea ostiral honetan amaituko da.