Albisteak

Herri Eskolako langileen %92a greban gaur eta bihar

Steilas, ELA eta LAB sindikatuek deituta, gaur eta bihar greban daude hezkuntza publikoko langileak “Lan baldintzak hobeto, hezkuntza eraiki” lelopean.

Zestoako Herri eskolako langileen %92ak greba egingo du eta hezitzaile bakarra egongo da lanean. Arroako Herri Eskolan aere lanuztea egingo dute ia hezitzaile guztiek eta gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzte.

LABek adierazi duenez, “EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko irakasleen lehen greba eguna da gaurkoa, irakasleen kolektiboko grebak %70eko jarraipena izan du”. ELAko ordeazkarien esanetan, grebak oso jarraipen zabala izan du: %75eko irakasleetan, %65eko Sukalde eta Garbiketan, %60ko Heziketa Berezian eta %30eko Haurreskoletan. ELAk oso positibotzat jo du gaurko grebaren jarraipen zabalak eta eguerdi partean Gasteizen izandako manifestazio jendetsua.