Albisteak

`Herri txiki, Infernu handi’ saioaren ekitaldia grabatu zuten atzo Bainuetxean

Arratsaldeko 20:00etan hasi zen grabaketa. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleak igo ziren Bainuetxeko agertokira. Han izan zen Sebastian Lizaso bertsolaria ere. Hainbat herritarrekin grabatutako elkarrizketak proiektatu zituzten eta ez zen ikusleen barre-algararik falta izan. Saioa, datorren urriaren 21ean (igandea) emango dute, ETB-1en.