Albisteak

“Herri txiki, Infernu handi” saioaren ekitaldia grabatuko dute ostegunean Bainuetxean

ETB 1eko “Herri txiki, Infernu handi” saioa grabatzen aritu ziren pasa den astean Zestoan. Hainbat herritarrekin hitz egin zuten eta elkarrizketen bideo proiekzioa egingo dute datorren ostegunean, hilak 20, arratsaldeko 20:00etan, Bainuetxean.

Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleak egongo dira bertan eta hauen bakarrizketez gozatzeko aukera egongo da. Sebastian Lizaso bertsolaria ere ekitaldian izango da.

Ekitaldira joateko ez da sarrerarik eskuratu beharko, nahi duenak doan izango du grabaketa ikusteko aukera.