Albisteak

Herriko edadetuenei oroigarriak eskaini zaizkie San Joango ermita atarian

Milagrosa kaperako meza nagusiaren ondoren, herriko edadetuenei oroigarriak eskaini zaizkie urtero bezala. Aurtengo berrikuntza, San Joango ermitaren atarian izatea, plazan beharrean. Guadalupe Legardaereño Larrañaga eta Antonio Regil Irureta izan dira aurtengo omendu nagusiak, Antonio bertaratu ez bada ere. Eta horiekin batera, herrian bizi diren 87 eta 88 urteko guztiei ere omenaldia egin zaie eta oroigarriak eskaini zaizkie. Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak parte hartu dute ekitaldian, urtero legez. Bazkaria izango dute jarraian, Bainuetxean eta Oñatiko Txomenek alaituko die bazkalondorena.

Gogoratu, arratsaldean, 17:30ean XX. Arraza libreko ardi txakurren Gipuzkoako Txapelketa izango dela Zubiaurre aldean eta 19:00etan Dantzaldia Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallusekin, Laranjadi plazan.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide