HERRIKO JAIETAKO PILOTA JAIALDIA

Azken urteetan herriko jaietako profesionalen jaialdiak galera ekonomikoa sortzen zuela ikusita, iaz Zestoako Pilota Elkarteak jaialdiaren antolaketa Udalaren esku uztea erabaki zuen eta guk dakigula iazko jaialdiak 2000 eurotik gorako galera utzi zuen.

Gure ustez herriko jaietan profesionalen pilota partidak izatea ona bada ere, krisiaren eraginez garai batean baino 100 sarrera gutxiago saltzen direla kontutan hartuta, agian profesionalen ordez, garai batean ohi bezala, frontoi zaharrean jaietako egun guztietan afizionatuen partidak antolatzeko une egokia izan daitekela uste dugu. Ekonomikoki askoz bideragarriagoa eta egunero inguruko pilotari gazteei bertan jokatzeko aukera emanaz.

Kontuak kontu, aurtengoan ere profesionalen jaialdia antolatzeko ardura Udalak hartu bazuen ere, azkenean Pilota Elkartearen esku gelditu da aurtengo jaialdiaren antolaketa. Herritar eta pilotazaleek jakin dezaten, diru galerarik balitz Udalak ordainduko luke eta irabaziak berriz Elkarteak jasoko lituzke.

Jaialdia iraialaren 8an gaueko 22,30ean izango da eta ondoko partidak jokatuko dira:

DARIO – TOLOSA vs UGALDE – EROSTARBE

IRRIBARRIA – REZUSTA vs ALTUNA – ZABALETA

Sarrera: 30 euro

Aldez aurretik eskuratzeko: 634434742

Amaitzeko, abuztuan zehar jokatzen ari den gaztetxoen esku pilota txapelketako finalak, irailaren 2an, goizeko 11etan jokatuko dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide