Albisteak

Hileta elizkizunetarako autobus zerbitzua eskainiko du Udalak

Aizarnan eta Arroagoian egiten diren hileta elizkizunetarako autobus zerbitzua eskainiko du Udalak. Elizkizunak hasi baino ordu-erdi lehenago abiatuko da autobusa Gurutzetik eta Iraetan geldialdia egingo du. Arroagoiara bidean Lorentxa parean ere geldituko da. Zerbitzua doakoa izango da.

“Herritar talde batek autobus zerbitzua eskaintzeko aukera aztertzeko eskatu zigun. Auzoak txikiak direnez, autoekin arazoak sortzen dira hiletaren bat dagoenean”, azaldu du Josetxo Mendizabal alkateak. “Gaia Ongizate Batzordean aztertu ondoren, zerbitzua eskaintzea erabaki genuen. Bidaia bakoitzak 150€tako kostua izango du eta Udalak bere gain hartuko du” adierazi du Mendizabalek.