Albisteak
Hiru arroar Zumaiako San Telmo literatur lehiaketako sarituen artean
— 2018-06-15Asteazkenean banatu ziren Zumaiako Aita Mari aretoan aurtengo San Telmo literatur lehiaketako sariak. LH4 eta DBH4. maila arteko Zumaiako ikasleei zuzentzen zaie lehiaketa hau, baina tartean Arroabekoak ere izaten dira, eta aurten hauetatik hiruk saria jaso dute. Ahozko sailean Unai Ilundainek (DBH 4) jaso zuen saria “Gatza ote zen gero” lanarekin, bertsoen sailean Garazi Eizagirrek (DBH4) eta olerkien sailean Holtzarte Mateosek (LH 3).
Jarraian, Garazi Eizagirreren bertsoak eta Holtzarte Mateosen olerkia:
Garazi Eizagirreren bertsoak:
Amonaren amantala (doinua: Trikitixa)
Azpitik zeukan jantzia
egiten zuen babestu,
suaren gainean zeuden
eltzeak erretiratu,
haizea eman eta
bertako sua bizitu,
amonaren amantalak
zeregin gutxi ez ditu
Emakume indartsuak
amantal haien atzean,
isil-isilik dabiltza
fin-finean lanean,
etxea (e)ta familia
aurrera atera nahian,
bihotza ematen dute
beste(e)n hobe beharrean.
Holtzarte Mateosen olerkia :
Zu eta ni
Zu, zu
Ni, ni.
Lagunak zu eta ni.
Zu ni, ni zu
babestuz elkarri.
Baina zu beti zu
Eta ni beti ni,
izan gabe
elkarren enbidi.
Zu izan zu
Eta ni izango naiz ni.
Egin zaitez bazkide