Albisteak

Hiru zestoar Zumaiako traineruan izango dira

Urte beteko etenaren ondoren, aurten itzuliko da Zumaiako trainerua lehiara. Hiru zestoar izango dira traineruan: Olatz Bereziartua Aizpurua, Gurutze Lopetegi Salegi eta Atsegin Odriozola Iribar. Kadete-azpiko kategoriatan zestoar gehiago ere badaudela azaldu digu Odriozolak.

Itzuleraren harira, Lopetegi eta Odriozola elkarrizketatu dituzte Berrian. Esteka honetan duzue irakurgai atzoko alean argitaratu zen elkarrizketa: http://www.berria.eus/paperekoa/1851/033/001/2016-12-04/itzulera_beste_bide_batetik.htm.

Argazkia: Berria egunkaritik hartua.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide