Albisteak

Histerya antzezlanak XXXV. Euskal Antzerki Topaketen ikuslegoaren saria irabazi du

Amancay Gaztañagak idatzitako lehen komedia gazi-gozoak azaroan zehar Azpeitian ospatutako XXXV. Antzerki Topaketen ikuslegoaren saria irabazi du.  Zestoako taldeak 600 euroko diru saria jasoko du San Tomas egunean Azpeitiako Udaletxean egingo den ekitaldian.

Eromen Produkzioak-eko kideek antzezten duten obra honetan  “histeria femeninoa” gaitz ezagunaren nondik norakoak azaltzen dira umore eta  interpretazio ezin hobeaz. “Oso gustara gaude. Histerya ez da Euskal Herrian maiz ikusten den obra mota bat den arren,  jendeari asko gustatu zaio eta hori balorazioetan ikusi da” adierazu du Mikel Ibarguren antzezlaneko aktoreak.

Ez da sari hau irabazten duten lehen aldia. Pasa den urteko azaroan, Sweeney antzezlanarekin gailendu ziren. Asteroko esfortzu eta sakrifizioak eman ditu berriro emaitzak. Sari hau, indarrak hartzeko tresna dela adierazi dute Eromen Produkzioak-eko kideek.

 

Argazkia: Eromen Produkzioak

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide