IDEIATIK ENPRESARA zure proiektua aztertzen lagunduko dizun tailerra martxoak 12an hasiko da

Formakuntza 3 bloketan banatuko da, lehenengoan ideia aztertu eta balioztatuko da, bigarrenean proiektua planifikatzeari ekingo zaio eta hirugarrengoan, enpresa sortzeko pausoak eta beronen kudeaketaren inguruko gaiak ikusiko dira. Martxoaren 12an hasiko da eta apirilaren 16an bukatuko da. Ikastaroa astelehen, asteazken eta ostiraletan izango da 9:30tatik 13:30tara Azkoitiko Intsausti Jauregian.

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.