IGO ZAITEZTE GUREKIN

Zestoako Jubenilok azken partidaren faltan esku eskura daukagu igoera larunbat arratsaldean Eibarren, Urkiren aurka dugu partidua eta garaipen horren beharra dugu mailaz igotzeko. Horretarako zuen laguntza beharrezkoa dugu eta horregatik autobus bat jarri dugu animatzera joan ahal izateko. Autobus hau dohainik izango da baina zenbat zareten jakin ahal izateko izena eman beharra dago.

Izena emateko tokiak: Uztapide, Koiote eta Kiroldegia.

Irteera ordua: 14:30ean Gurutzean.

ANIMATU ZAITEZTE. AUPA ZESTUA!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide