Albisteak

II. Beñat Benantxio ibilaldi neurtua egingo dute irailaren 22an

II. Beñat Benantxio ibilaldi neurtua antolatu dute datorren irailaren 22rako, larunbata. 2016an egin zuten lehen aldiz Benantxio Irureta aizarnarra eta Beñat Arrune azpeitiarraren omenez Zestoako Udalak, Agiro Mendi Elkarteak eta Aizarnako Herri Elkarteak elkarlanean antolatutako egitasmoa.

Mendi martxa Aizarnako plazatik irtengo goitzeko 07:30etatik 08:00etara bitartean eta Komizolatza, Iturriotz eta Altzola igaro ostean, berriro Aizarnara itzuliko dira. Ondoren, bazkaria egingo dute, eguerdiko 14:30ak aldera hasita.

Ibilaldian parte hartzeko izen ematea zabalik dago www.herrikrosa.eus webgunean. Hala eta guztiz ere, egunean bertan izena emateko aukera ere egongo da. Internet bidez izena ematen dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Egunean bertan inskribatzen direnek, aldiz, 15.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide