Ikastaroa, doan, harakintza industrian murgildu nahi duten langabeentzat

5 hilabeteko prestakuntza ibilbidea izango da eta partaideek “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko prestakuntza-ziurtagiria eskuratuko dute.

HAZIren eskutik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren ekimenez, “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek. Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin eta Urkaiko eta Basatxerri enpresekin elkarlanean antolatu da ikastaroa.

Elikagaien industrien baitan diseinatutako ikastaroaren helburua da inguruko langabeen lanbide kualifikazio eta konpetentziak egokitzea; batez ere, lan merkatura sarrera errazteko eta enpleagarritasuna hobetzeko. Kasu honetan, guztira, 5 hilabeteko prestakuntza jasoko dute harakintza industrian murgildu nahi duten langabeek. Ikastaroa erabat doan izango da.

Ikastaroaren helburua eta landuko diren gaitasunak:

Ikastaro honen helburua da, haragi sektoreko enpresek eskatzen dituzten konpetentzia eta gaitasunak kontuan izanda, pertsona langabetuei lan merkatuan sartzeko eta lanbide bat gauzatzeko tresna egokiak ematea.

Ikastaroan parte hartzen dutenek hainbat gaitasun eta konpetentzia landuko dituzte. Alde batetik, haragia balioesteko eta zatitzeko, eta haragi-produktuak eta haragi-prestakinak prestatzeko eta elaboratzeko eragiketak egiten ikasiko dute. Bestetik, indarrean dagoen araudi tekniko-sanitarioa betetzeko eman beharreko urratsak ezagutuko dituzte. Azkenik, enpresa txiki batean haragi-produktuak merkaturatzeko gaitasunak barneratuko dituzte.

5 hilabeteko iraupena, 5 prestakuntza-modulu:

5 hilabeteko iraupena izango du prestakuntzak.

Guztira, 510 orduko prestakuntza-ziurtagiria eskainiko da. Ikastaroa gazteleraz eskainiko da eta doan izango da. Ikastaroa URKAIKO baserritarren kooperatibak Zestoan duen egoitza nagusian izango dira.

Hona hemen prestakuntza-moduluak, banan- bana:

  • Haragiaren eta haragi-produktuen biltegiratzea eta bidalketa (40 ordu).
  • Haragiaren egokitzapena eta teknologia (120 ordu).
  • Haragi- prestakin freskoen elaborazioa (90 ordu).
  • Industriako haragi-produktuen elaborazioa eta trazabilitatea (180 ordu).
  • Lanekoak ez diren lanbide-jardunbideak harakintzan eta haragi-produktuen elaborazioan (80 ordu).

Argibideak eta izen-ematea:

Argibide gehiagorako edo izena emateko, bidali iezaguzu e-posta bat enpleguzentroa@iraurgiberritzen.eus helbidera edota deitu iezaguzu zenbaki hauetara:

  • Azpeitiko Bulegoa 943 02 60 69
  • Azkoitiko Bulegoa 943 85 11 00

Izen ematea jadanik zabalik dago eta ikastaroa azaroaren hasiera aldera hastera aurreikusten da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide