Albisteak

Ikasturteari hasiera emango dio Barbantxo Aisialdi Elkarteak

Aste honetan ekingo dio Barbantxo Aisialdi Elkarteak aurtengo ikasturteari. Pasa den ikasturteko ordutegi berdina izango da printzipioz.

Bihar, urriak 14, hasiko dira jarduerekin Iraeta eta Arroabean, eta datorren ostiralean izango dira Zestoa eta Aizarnako hitzorduak.

Ordutegia desberdina da auzoaren arabera; Iraetan arratsaldeko 17:30ean izango da zira, auzoko frontoian. Arroabean ere frontoian elkartuko dira, 17:00etan Haur Hezkuntzakoak eta 18:00etan Lehen Hezkuntzakoak.

Datorren astean Zestoan eta Aizarnako saioak izango dira. Zestoan 17:00etan Kultur Etxean eta Aizarnan 16:30ean Kultur Etxe aurrean.

Aizarnako kasuan, urriaren 21ean Haur Hezkuntzako haurrei zuzendutako jarduerak egingo dituzte, eta hurrengo saioan Lehen Hezkuntzakoei zuzendurikoak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide