Albisteak

Ikurrina legeztatu zela 40 urte bete direnean ekitaldia egin du Zestoako Udalak

Osoko bilkura arrunta izan da lehenik. Ondoren Josetxo Mendizabal alkateak eta garai hartan udalbatzako kide zen Xabier Unanuek hitz batzuk egin dituzte eta jarraian 1977ko urtarrilaren 19 hartan, Jesus Izeta “Koiotek” grabatutako bideoa proiektatu dute.

Urte hartan Udalbatza osatzen zutenetatik lau herritar izan dira bertan Antonio Iriondo, Migel LarraƱaga, Xabier Unanue eta Patxi Urbieta. Bertaratu diren guztiek argazki bat atera dute eta bukatzeko balkoian ikurrina altxatu da eta Agur Jaunak abestu dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide