Albisteak

IRAETAKO PILOTA TXAPELKETA HASI DA

Iraetako Pilota Txapelketaren 2015-2016 edizioa atzo abiatu zen. Hiru bikoteko bi talde izango ditu txapelketak, eta talde horietako lehen bi bikote sailkatuak finalaurrekoetara pasako dira.

A taldea Arrieta – Ander, Jantxi – Aitzol A. eta Urtzi L. – Liher bikoteek osatzen dute. B taldean Hektor – Beñat, Urtzi Z. – Ertxin eta Kixkurra – Aitzol bikoteak daude.

Lehen jardunaldiko emaitzak

Atzo jokatutako lehen partidan Jantxi – Aitzol A. bikoteak 22-14 irabazi zion Urtzi L. – Liher bikoteari. Bigarren partidan Urtzi Z – Odriozola bikotea 22-14 gailendu zen Hektor – Beñat bikotearen aurka. Partida horretan Joseba Odriozolak  Mikel Arregi “Ertxin” ordezkatu zuen.

Horrela, abenduan zehar jokatuko dira lehen fase honetako beste bi jardunaldiak. Txapelketako finala Iraetako Santa Ines jaietan izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide