Albisteak

Iraetako pilota txapelketako finala erabaki da

Santa Ines egunez jokatuko da Iraetako pilota txapelketako finala. Igande honetan jokatu da bigarren finalaurrekoa. Bertan, Arrieta/Ander eta Hektor/Ertxin (BeƱaten ordezkoa) lehiatu dira eta Hektor/Ertxin bikotea nagusitu da 22-19 emaitzarekin.

Aurreko astean jokatu zen lehen finalaurrekoa, bertan Urtzi Landa/Loiola bikotea 22-15 nagusitu zen, Kixkurra/Aitzol bikotearen aurka.

Beraz, Santa Ines egunean (urtarrilak 21, larunbata) 12:00etan jokatuko da txapelketako finala.

Argazkia: 2016ko txapelketako finala.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide