Albisteak

Iruña Veleia arkeologia-aztarnategira ibilaldia

Igande honetan, urriak 23, Iruña Veleia arkeologia-aztarnategira joateko ibilaldia antolatu dute Agiro Mendi Klubak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Nabarralde Fundazioko Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeek. Goizean zehar S.O.S. Iruña Veleia taldeko kideek gidatutako ibilaldia izango da. Ondoren, bazkaltzeko bi orduko tartea izango da (bazkaria norberak eraman beharko du). Bazkalondoren, 15:30etik 17:30era, proiekzioa eta solasaldia egingo dituzte Langraitzen.
Irteera 9:00etan Zestoako gurutzean eta 9:15ean Azpeitiko anbulategian izango da, eta 11:00etan hasiko da aztarnategiko bisita. Itzulera berriz 18:00etan izango da. Izen ematea Zestoako kiroldegian, Azpeitiko mendizale tabernan edo Azpeitiko Mendi Bazkunaren webgunean egin daiteke.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide