Albisteak

“Israeli aurpegi zuriketarik ez” lemapean kontzentrazioa deitu du Gaztetxeak

“Israeli aurpegi zuriketarik ez” lemapean kontzentrazioa du Zestoako Gaztetxeak, ostiralerako, hilak 18 arratsaldeko 19:30ean, Plazan. “Israeldar estatu genozida palestinar herriari gauzatzen hari zaion eraso berriaren aurrean  herritarrei dei egiten diegu  Palestinar herriari elkartasuna adierazi eta Israeldar estatuak bere burua giza eskubideen eta progresismoaren paradisu moduan aurkeztu nahi duen momentu hauetan bere hipokrita eta izaera genozida salatzeko” azaldu dute Gaztetxeko kideek.