Albisteak

Iturrarango parketxera egun-pasa antolatu du Ahurra guraso elkarteak

Pagoetan dagoen Iturraran parketxera irteera antolatu du Aizarnako guraso elkarteak. Datorren hilaren 28an izango da, igandea. Goizean irtengo dira Aizarnatik eta parkera iristean altxorraren bila arituko dira. Eguerdian norberak eramandako bazkaria janez atsedentxoa egingo dute. Eguna, burdin-olara ibilaldia eginez amaituko dute. Ibilaldian parte hartzeko helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte, haurrek, aldiz,  3.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide