Albisteak

Itxaropena Dantza Taldean izen ematea bihar izango da

Itxaropena Dantza Taldeak honako oharra bidali digu:

 

2015/2016 ikasturtean euskal dantzetan izena eman nahi duenak, ondorengo leku eta egunetan egin dezake:
LEKUA: Dantza lekua (Idiazpiko lokalean)
EGUNA: Irailak 15 (asteartea)
ORDUA: 17:00-18:00
ADINA: 5-6 urtetik aurrera (1.mailakoak)
PREZIOA: 60€
Izena eman ondoren, talde bakoitzak klasea zein egunetan eta ordutan izango duen jakiteko, IRAILAREN 16, ASTEAZKENA, arratsaldeko 19:00etan azaldu beharko da. Ikasleak azaldu ezingo balu, gurasoren bat agertzea eskertuko genuke.

Aurrez mila esker
ITXAROPENA DANTZA TALDEA




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide