Komunitatea

Itxaropenako ikasturte honetako izen ematea asteazkenean eta ostegunean izango da

2018-2019 ikasturtean euskal dantzetan izena eman nahi duenak asteazken eta ostegun honetan Itxaropena dantza taldearen Idiazpiko lokalean egin dezake. Haur bakoitzak ekar dezala astean zehar libre dituen orduak, gero guk ordutegiak molda ditzagun.

  • Lekua: Idiazpiko lokala
  • Egunak: Irailaren 12a (asteazkena) eta 13a (osteguna)
  • Ordua: 18:00-19:00
  • Adina: 5-6 urtetik aurrera (1.maila)
  • Prezioa: 60€

Izena eman ondoren, irailaren 14an ostiralean, jarriko ditugu klase egunen ordutegiak Idiazpiko lokaleko atean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide