Jagoba Astiazaran Kairoko ‘Musika-tradizio eta europar modernismoari’ buruzko jardunaldietan izan da

Apirilaren 11tik 14ra bitartean Kairon Heritage & Modernity izeneko jardunaldiak izan dira. European-Egyptian Contemporary Music Society-k antolatuta hainbat hitzaldi, kontzertu, mahai-inguru… izan dira. Jardunaldi horietan, nazioarteko musikagileen artean, Jagoba Astiazaran txistulari eta musikagile zestoarrak txistuaren eta bere konposizio-tekniken inguruko hitzaldia eskaini zuen apirilaren 12an, Kairoko Ewart Memorial Hall-en.

Jardunaldien helburua hainbat musika-tradizioen eta europar modernismoaren arteko loturen inguruan hausnartzea eta kultur ondarearen garrantziari arreta berezia jartzea da, ikuspegi artistiko eta sozio-politiko batetik.

IMG-20160416-WA0001 IMG-20160416-WA0002




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide