Albisteak

Jon Alberdi V. Iñaki Ruiz mendi-lasterketako garaile

Igandean Soraluzen jokatutako V. Iñaki Ruiz mendi-lasterketa Jon Alberdi zestoarrak irabazi zuen. Ia lasterketa guztia Jokin Muñoz soraluzetarrarekin lasterketaren buruan egin zuen Alberdik. Amaieran zestoarrak 40 segundoko aldea atera zion soraluzetarrari.

21 kilometroko lasterketa izan zen eta parte hartu zuten 112 korrikalarietatik 91k amaitu zuten ibilbidea.

Hauek dira lehen hiru sailkatuen denborak:

  1. Jon Alberdi (Zestoa) 1:43:07
  2. Jokin Muñoz (Soraluze): 1:43:47
  3. Iban Buceta (Gasteiz): 1:45

Informazio guztia kirolprobak.com webgunean duzue ikusgai.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide