Josu Narbarteren hitzaldia Aizarnan

Bikaina, Josu Narbartek  abenduaren 29an Aizarnako Kultur Elkartean bertako historiari buruz   eman zuen hitzaldia.  Hitzaldi hau arkeologia aldetik begiratuta egin zuen gehienbat, nahiz eta bere  tesia ez dagoen arlo honekin lotuta.

Egoki eman zuen  berak  Aizarnan egin dituen  indusketa hauen berri, aurkitutako  Erromatarren garaiko aztarnak ere erakutsi zituen bertan  eta nahiko  ziurtatu zuen gainera  garai honetan gizakiak bizitako lekua zela Aizarnako kaskoa. Erromatarrak edo Aizarnarrak? Baliteke egunen batean jakitea.

Aztarna hauen artean Erromatarren garaiko txarro pusketa bat zegoen eta suak erretako ikatz  pila bat  ere bai. Beraren esanetan  gizakia bizitako txabola baten aztarnak seguruenik, baina datu gehiago lortu arte ezin zuela zirtatu esan zuen.

Erdi Aroan hasi eta gaur eguneraino  Aizarnako  zelai eta soroek izan dituzten aldaketei buruz ere aritu zen, zer  motatako ongarriak ibili diren eta beste hainbat kontu. Indusketa hauek erakutsi dutenez  lur hauek  lantzen oso aspalditik ari dira Aizarnan, VII. gizaldian landutako lanen aztarnak   ikusten baitira.

Ea emaitza onak jasotzen dituen ikerketa honekin eta eskertu egin behar ikerketa hauek herrian erakusteko izan duen jarrerarengatik.

Jon Egiguren