Albisteak

Jon Uria: “Bata edo bestea, edozein partida epaitzen aritzen naiz ni gustura”

Jon Uria iraetarrak bederatzi urte daramatza esku pilotako epaile lanetan. Aurtengo Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan ere aritu da zeregin horretan eta larunbateko finalaren atarian, Urola Kostako Hitzak Uria elkarrizketatu du.

Zeintzuk dira pilotari lotuta dituzun lehen oroitzapenak?

Txikitakoak dira gehienak. Izan ere, Iraetan, frontoia etxe aurrean izan dut betidanik, eta bertan hazitakoa naizela esan dezaket.

Beraz, pilotan asko jokatutakoa zara, ezta?

Bai, txiki-txikia nintzela hasi nintzen, eta kadeteetara arte jokatu nuen pilotan.

 

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzaren atarian.

Argazkia: Urola Kostako Hitza




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide