Albisteak

Jose Ignacio Zubizarreta arroarra Gipuzkoako basurde arrasto txakurren txapelketan

Pasa den asteko asteartean jokatu zen Gipuzkoako basurde arrasto txakurren txapelketa, Gipuzkoako Ehiza Federazioak antolatuta. 14 txakur izan ziren Gorosmendiko parajetan jokatutako proban. Jose Ignacio Zubizarreta arroarrak “Txankete” txakurrarekin hartu zuen parte eta hirugarren postua lortu zuen, guztira 178 puntu eskuratuz.